Sarasate Live!

Iruña 2015
Eka 29 - Uzt 4

Sarasate Live!

Civican

completo

Sarasate Hiri-udalekua

Sarasate Hiri-udalekuaren helburua haurrentzako musika-jarduera batzuk eskaintzea da, astebetez. Nafarroako Orkestra Sinfonikoak antolatzen du, laguntzaile izanik Civican, Nafarroako Kutxaren Fundazioko zentro soziokulturala, eta Atrilia elkartea.

Norentzat

Udalekua 9 urtetik 12ra bitarteko haurrentzat pentsatua dago (2003, 2004, 2005 eta 2006an jaioak; sortzez nafarrak edo Nafarroan bizi direnak); musika-ikasleak izan behar dute, gutxienez ere 2 urtez musika tresna lantzen, honako espezialitate hauetakoak:

  • Biolina, biola, biolontxeloa ,kontrabaxua
  • Zeharkako txirula, oboea, klarinetea, fagota
  • Tronpa, tronpeta, tronboia, tuba
  • Perkusioa
  • Pianoa, saxofoia, eskusoinua, gitarra klasikoa, txistua
Udalekuaren helburuak
  • Musikaz disfrutatzea, musikagile izanik.
  • Sortzaile eta artista izatearen askatasuna dastatzea.
  • Taldean lan eginez, integrazioa eta elkarlana jorratzea, denondako xede bakarrari begira.
  • Parte-hartzaileen musika-prestakuntzan aurrera egiten laguntzea.
Egitaraua

Saio guztietan esku hartuko dute aisialdiko monitore hautatuek, musika-ikasketak izan eta gisa honetako jardunaldietan lehendik arituak direnek; denek lan eginen dute zuzendari artistikoaren baten agindupean, zeina Iñigo Casalí musika zuzendari nafarra izanen baita. Taldeetan eta lantegietan astean zehar egindako saio guztiei amaiera emateko, kontzertu bat eginen da Iruñeko Ziudadelan, jende guztiarentzat zabalik, eta bertan parte-hartzaileek erakutsiko dute udalekuan ikasi dutena. Gero, denek agiri bana jaso dute, Sarasate Hiri-udalekuan parte hartu dutela egiaztatzeko balioko diena.

Datak, lekuak eta ordutegiak

Udalekuko saioak (otorduak barne) Civivanen eginen dira, 2015eko ekainaren 29tik (astelehena) uztailaren 3ra (ostirala) bitarte, 9:00etatik 17:00etara, uztailaren 3ko arratsaldean izan ezik, egun horretan bazkaldu eta gero taldekideak Iruñeko Ziudadelara joanen baitira, udalekuaren itxierako kontzertua ematera (ordua zehaztu gabe oraindik)

Tarifak

Udalekuan parte hartzeko kostua, guztira, 150 euro da. Prezioaren barrenean bazkaria ere sartua dago, baina ez ordea goiz erdiko hamaiketakoa, haur bakoitzak berea eraman beharko baitu egunero.

Parte hartzaile bakoitzak bere musika tresna eraman beharko du (den-denek, baita pianoa, kontrabaxua edo perkusioa jotzen dutenek ere), baita bere atrila ere.

Noticias

Siga la actualidad sobre el Sarasate Live!

Contacto

Fundación Pablo Sarasate
Sandoval, 6. 1º izq
31002 Pamplona
T +34 948 229 217
Contactar por email