Sarasate Live!

Iruña 2015
Eka 29 - Uzt 4

Sarasate Live!

Pablo Sarasate Nazioarteko 12. Biolin Lehiaketa

Epaimahaiburua, R. Douglas Sheldon

Zuzendari Artistikoa, Antoni Wit

Zeintzuk hartu dezakete parte

Edozein nazionalitatetako biolin-jotzaileek har dezakete parte lehiaketan, baldin eta 25 urte baino gehiago eta 16 baino gutxiago ez badituzte lehiaketako probak hasten direnean.

Ezin izanen dira berriz ere aurkeztu aurreko urteren batean lehiaketa honetako lehenengo hiru sari ofizialetakoren bat jaso duten biolin-jotzaileak.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek behar bezala betea igorri beharko dute izena emateko online-inprimakia, bai eta 1.3 atalean adierazten den informazioa ere, 2015eko urtarrilaren 12ko 23:59 baino lehen (GMT+1).

Sariak

Lehiaketan sari hauek ematen ahalko dira:

  • Lehen saria 20.000€, Nafarroako Gobernuak emana.
  • Bigarren saria 10.000€, Iruñeako Udalak emana.

Epaimahaiburuak erabakitzen badu irabazleak aipamen berezia behar duela, Columbia Artists-en ordezkaritza izanen du urte batez, sari berezi bezala.

Emanaldiak

“Pablo Sarasate” lehenbiziko saria irabazten duena Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, Cascais e Oeiras Ganbera-orkestrak, Filharmonia Poznańska eta Kraków Philharmonic Orkestrak kontratatuko dute, 2016-2017 edo 2017-2018 denboraldietan haiekin jotzeko.

Pablo Sarasate lehen sariaren irabazlea Madrilgo Musikako Goi Mailako Errege Kontserbatorioak kontratatuko du, biolin eta piano errezitaldia emateko 2015-2016 denboraldian (errezitaldia interpretatuko da Sarasatek musika-eskola honi emandako Stradivarius biolinarekin).

Lehen aipatutako kontzertu eta emanaldiak kasuan kasuko entitateak ohiko jardunari jarraikiz ezarritako baldintzetan eginen dira, betiere interesdunarekin baldintzei eta programaren edukiari buruzko akordioa lortuta. Emanaldien zerrenda lehiaketaren web-orrian emanen da argitara.

 

Noticias

Siga la actualidad sobre el Sarasate Live!

Contacto

Fundación Pablo Sarasate
Sandoval, 6. 1º izq
31002 Pamplona
T +34 948 229 217
Contactar por email