Sarasate Live!

Iruña 2015
Eka 29 - Uzt 4

Sarasate Live!

OSN

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

Gaur eguneko NOS, bizirik dirauen Espainiako orkestra sinfoniko zaharrena, Pablo Sarasatek sortu zuen 1879an.

NOSek errepertorio handia dauka, munduan arrunt ezagunak diren bakarlari eta zuzendariekin lan egiten du maiz, eta Espainiako orkestra hoberenetako bat kontsideratzen da. Usu gonbidatu ohi dute kontzertu areto eta jaialdi nazionaletara eta nazioartekoetara; aipagarriak dira, horri dagokionez, behin eta berriz gonbidatu dutela Parisko Théâtre des Champs Elyséesera eta Théâtre du Châteletera. Aipagarriak, orobat, Universal Music-entzat berriki egin duen bira, Europako hiriburuetako kontzertu areto entzutetsuenetara eraman duena (Vienako Konzerthaus, Amsterdamgo Concertgebow, Municheko Gasteig, Pragako Smetana Saal, Festpielhaus-Baden Baden, eta abar).

Nazioarteko kritikak batera goratu Tianwa Yang biolin-jotzailearekin egindako Sarasateren obraren integralaren grabaketa Naxosentzat. Gaur egun Antoni Wit maisua da NOSen zuzendari titularra eta Cristóbal Soler maisua zuzendari elkartua.

Orkestrak denboraldiko kontzertu sail bat ematen du Iruñean eta Tuteran. 2.200 abonatu baino gehiago ditu. Opera denboraldietan eta ikuskizun lirikoetan ere hartzen du parte Iruñean, Bilbon, Espainiako beste hiri batzuetan eta atzerrian.

Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak diru-laguntzak ematen dizkiote Nafarroako Orkestra Sinfonikoari eta zenbait enpresaren babesa ere badu, hala nola Diario de Navarrarena, Gas Natural Fenosarena eta “la Caixarena”.

Noticias

Siga la actualidad sobre el Sarasate Live!

Contacto

Fundación Pablo Sarasate
Sandoval, 6. 1º izq
31002 Pamplona
T +34 948 229 217
Contactar por email